Gizartea -
Aitzoain (Nafarroa)
Gidari batek, kontrako noranzkoan eta mozkor, kale-argi baten aurka talka egin du
Iruñeko gidariak 1,07 miligramo eman ditu alkohol-kontrolean.
Agentziak | Erredakzioa
Foruzaingoak 1984an jaiotako gidari bati bide-segurtasunaren aurkako delitu bat egotzi dio. Bere ibilgailuarekin kale-argi eta auto baten aurka talka egin du. Gainera, kontrako noranzkoan harrapatu dute, eta alkohol-kontrolean positibo eman du.
Foruzaingoak jakitera eman duenez, Iruñeko gizon bat da. Alkohol-kontrolean 1,07 miligramo eman ditu.
Aurrena Private Klubaren biribilgunean farola baten aurka talka egin du Aitzoainen (Berriobeiti), eta ondoren beste ibilgailu baten aurka PA34 errepidean, kontrako noranzkoan zihoanean. Ezbeharrean ez da inor zauritu.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea