Gizartea -

Operazioa

Bi gizon atxilotuta Santurtzi, alaba adingabeak prostituitzeagatik

Beste hiru gizon ere atzeman dituzte, diru-truke adingabeei ukipenak egitea egotzita.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ertzaintzak bost pertsona atxilotu zituen atzo Santurtzin (Bizkaia), prostituzioa eta adingabeak galbideratzea egotzita.

Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak jakinarazi duenez, atxilotuetako hiru adineko gizonezkoak dira, eta diru-truke bi neskari ukipenak egin izana egozten diete. Beste biak adingabeen aitak dira, eta ustezko prostituzio ekintza horien sustatu izana leporatu diete.

Ertzaintzak otsailean hasi zuen ikerketa, adingabeen eta adineko gizonen arteko ustezko prostituzio kasuen berri izan baitzuen.

Ikerketaren arabera, bi adingabek (neskato bat eta nerabe bat) ukipenak jasotzeko prestutasuna agertu zien 60 urtetik gorako gizon batzuei, diru-truke.

Hartu-emana Santurtziko parke batean egiten zituzten, eta ukipenak ostalaritza lokaletan.

Atzo, ertzainek behaketa operazioa abiatu zuten, eta susmagarriak atzeman zituzten, ukipenak egiten zituzten lokalean bertan.

Neskak adingabeen zentro batera eraman dituzte.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea