Gizartea -
'Blister' operazioa
Anabolizatzaileak saltzen zituen sarea desegin dute Iruñean
Farmazia batek Nafarroan erosten ziren anabolizatzaileen eta esteroideen % 60 erosi eta 6.000 kutxatxo merkatu beltzera desbideratzen zituen.
Erredakzioa
Guardia Zibilak 44, 49 eta 51 urteko hiru gizon atxilotu ditu Nafarroan botikak legez kanpo saltzea leporatuta. Konkretuki, anabolizatzaileak eta esteroideak saltzen zituzten. Agenteek 16.425 dosi konfiskatu dituzte.
Botika horiek farmazia batek banatzen zituen Iruñeako gimnasioeta eta, posta bidez, Granadara eta beste hainbat hiritara.
"Blister" operazioa, Iruñeako lehen Instrukzio Epaitegiak zuzenduta, 2010ean hasi zen, kiroleko dopingaren kontra egindako bi ekintzetan lortutako informazioei esker.
Botikak farmazia baten bitartez saltzen zituzten. Farmazia horrek Nafarroan saltzen ziren botiken % 60 erosi eta 6.000 kutxatxo merkatu beltzera bidaltzen zituen.
Guardia Zibilak farmazian miaketa egin zuen eta botika ezberdinetako 5.987 kutxatxo aurkitu zituzten; guztira, 16.425 dosi anabolitzaile, esteroide, hormona eta antzeko sustantziekin.