Gizartea -
Iruñea
Gizon bat atxilotu dute gas instalatzailea zelakoan iruzur egiteagatik
Autonomia erkidego askotatik zebiltzanez, kostatu egin zaie harrapatzea, baina azkenean atxilotu egiten dute, Iruñean eta Nafarroako beste udalerri batzuetan 12 delitu egin izana egotzita.
Erredakzioa
Polizia Nazionaleko agenteek J.G.H. nazionalitate espainiarreko 35 urteko gizonezkoa atxilotu dute, funtzio publikoak usurpatzea, iruzurra, lesioak eta kalteak egitea, eta bizilekuak bortxatu eta indarkeria erabiltzea leporatuta. Delitu horiek guztiak gas instalatzailea delakoan egin ditu.
Ikerketa Iruñeko Instrukzioko 5 zenbakiko Epaitegiak egin du. Iaz martxoaren erdialdean hasi ziren ikertzen, era horretako delitu kopuruak nabarmen gora egin zuela jakin ondoren.
Polizia Nazionalaren Buruzagitzak esan duenez, antzeko gertakariak direla eta aurrekariak dituen gizonezko horrek funtzionario publiko edo gas instalatzaile bezala aurkezten zuen bere burua, biktimeen etxeetan edo saltokietan sartzeko. Horrela, konponketarik behar ez zuten gauzak konpondu edo egoera onean zeuden piezak aldatzen zituen.
Beste batzuetan, azterketa batzuen fakturak bidaltzen zituen, beharrezkoak ez ziren eta inork eskatu ez zituen azterketak ordaintzeko. Honetarako, funtzionarioa bailitzan jokatzen zuen edo indarkeria erabiltzen zuen.
Gertakari horiek argitzeko irekitako atestatuan iruzurrak egiteko erabilitako fakturak sartu dira, ehun eta laurehun euro bitartekoak.