Gizartea -
Jazoera
Bi adingabe atxilotu dituzte Bilbon pistolaz lapurtzea egotzita
Txurdinaga, Santutxu, Deustu eta San Inazio auzoko saltokietan lapurtu omen dute 14 eta 16 urteko mutil biak. 100 eta 350 euro bitarteko diru-kopuruak ostu dituzte.
Erredakzioa
Txurdinaga, Santutxu, Deustu eta San Inazio auzoko saltokietan lapurtu omen dute 14 eta 16 urteko mutil biak.
Bi adingabe atxilotu zituen atzo arratsaldean Bilboko lau saltokitan pistolaz eta labanaz lapurretan egin zutela egotzita, Ertzaintzak jakinarazi duenez.
Joan den asteazkenean (martxoak 2) hiru lapurreta izan ziren Bilboko Txurdinaga, Santutxu eta Deustuko auzoetako denda ezberdinetan, arratsaldeko zazpiak eta zortzi eta erdiak bitartean.
Hurrengo eguneko 19:15ean San Inazio auzoko denda batean beste lapurreta bat izan zen. Ekintza hauen egileak adingabeko bi izan omen ziren eta pistola bat eta labana bat erabiliz ostu omen zuten. Lapurretetako batean ez zuten ezer eramatea lortu, baina gainerakoetan 100 eta 350 euro bitarteko diru-kopuruak ostu zituzten.