Gizartea -
Fuengirola (Malaga)
Polizia bat hil da tiroketa batean, bankari bat bahitzen saiatu ostean
Operazio Berezietarako Taldeko kideekin izandako tiroketan, halaber, polizia bat tiroz zauritu da.
Erredakzioa
Polizia nazional bat hil da Fuengirolan (Malaga) Operazio Berezietarako Taldeko (GEOS) kideekin izandako tiroketan. Aurretik, banketxe bateko zuzendaria bahitzen saiatu zen eta ondoren, bere etxean babestu zen, iturri polizialek jakinarazi dutenez.
Atzo, ostiralean, jazo zen 15:00etan. 55 urteko gizonezkoa aurrezki-kutxa bateko zuzendariari armaz mehatxatu zuen eta bahitzen saiatu zen; biktimaren autoa hartu zuen, baina horrek giltzak bota zituen eta ustezko bahitzaileak ihes egin behar izan zuen.
Zuzendariak jazotakoa salatu ostean, Herritarren Segurtasunerako Lantalde batek atzeman zuen. Orain hilda dagoen poliziak ihes egin zuen eta Torreblanca del Sol auzuneko bere etxean babestu zen.
GEOSeko kideekin izandako tiroketan, halaber, polizia bat tiroz zauritu zen eta ospitalera eraman zuten.