Gizartea -
GERTAERA
Hiru pertsona intoxikatu dira Gasteizen, karbono monoxidoa arnastuta
Gasteizko Aiztogile kaleko etxebizitza batean jazo da gertaera, 02:30ak aldera. Suhiltzaileen hipotesi nagusiaren arabera, butanoaren erregailu batean gas ihesa izan da.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Bikote bat eta adin txikiko alaba intoxikatu dira bart Gasteizen, karbono monoxidoa arnastuta. Gertaera Gasteizko Aiztogile kaleko etxebizitza batean izan da 02:30ak aldera.
Suhiltzaileek pisua aireztatu dute karbono monoxidoaren maila jaitsi arte. Halaber, suhiltzaileen hipotesi nagusiaren arabera, butanoaren erregailu batean gas ihesa izan da intoxikazioaren zergatia.
Larrialdi zerbitzuek artatu dituzte hiru zaurituak, baina ondoren, Santiago Ospitalera eraman dituzte.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea