Gizartea -
EZBEHARRAK
Etxe bat hustu behar izan dute Mañarian, sute batengatik
O8:30 aldea piztu da sutea Andra Mari kaleko 11. zenbakiko etxebizitzaren laugarren solairuan. Pertsona bat Galdakaoko ospitalera eraman behar izan dute.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Sutea izan da gaur goizean Mañarian, oraindik argitu ez diren arrazoiengatik. Suak indarra hartu du eta eraikina hustu behar izan dute suhiltzaileek, badaezpada ere.
Suhiltzaileek eurek Twitter bidez jakitera eman dutenez, bi pertsona artatu behar izan dituzte medikuek eta Anboto Durangaldeko komunikabideak zehaztu duenez, pertsona bat Galdakaoko ospitalera eraman behar izan dute.
Segurtasun Sailak jakitera eman duenez, 08:30 aldera piztu da sua Andra Mari kaleko 11. zenbakiko etxebizitzaren laugarren solairuan.
Berehala bertaratu dira suhiltzaileak, Ertzaintza eta udaltzainak, eta hustu egin behar izan dute eraikin osoa.
09:00ak aldera kontrolatuta geratu da sutea, baina larrialdiko zerbitzuek lekuan jarraitzen dute oraindik.