Gizartea -
EZBEHARRA
Pertsona bat eraman dute Basurtoko ospitalera, gas ihesagatik intoxikatuta
Bilboko Alde Zaharreko Belostikale kalean izan da gertaera 14:00ak aldera. Emakume bat da intoxikatua.
EITB.EUS
Emakume bat eraman dute Basurtoko ospitalera, Bilbon, gas ihesagatik intoxikatu eta gero.
Ezbeharra Belostikale kalean izan da 14:00ak aldera, Alde Zaharrean, SOS Deiak zerbitzuak Twitter bidez jakitera eman duenez.
Segurtasun Sailak emandako datuen arabera, ematen du sukaldean gas ihesa izan dela eta horrekin intoxikatu dela emakumea.
Anbulantzia, suhiltzaileak eta ertzainak aritu dira lanean bertan.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea