Gizartea -

Errenteria

Gazte bati taldean egindako erasoa salatu dute Errenterian

Erasoa urtarrilaren 6an, igandea, gertatu zen. Bizilagunek segurtasun handiagoa eskatzen dute udalerriko erdiguneko kale batzuetan.

Elkarretaratzea Errenterian. Irudia: EiTB.
Elkarretaratzea Errenterian.
Kaleetan segurtasun gehiago eskatzeko protesta egin dute Errenterian

1:10

eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Errenteriako dozenaka bizilagunek gazte bati taldean egindako erasoa gaitzetsi dute, eta beraien ustez azken hilabeteetan Gipuzkoako udalerriko erdigunean dagoen segurtasun eza salatu dute.

Urtarrilaren 6an, igandearekin, pertsona talde batek gazte bat jipoitu zuen. Erasoa inflexio puntua izan da bizilagunentzat. Esan dutenez, "kokoteraino" daude zenbait kaletan segurtasunik ez dagoelako.

Udalari, segurtasun arazo horri konponbidea emateko lan egitea eskatu diote bizilagunek.

Udalerriko "bi toki zehatzetara" mugatutako "segurtasun arazoa" dela esan du Udalak, eta horren kontra "sendotasunez" lan egiten ari direla. "Erasoa oso testuinguru zehatzean eman da, pertsona talde zehatz baten eskutik. Beraiek dira bi puntu horietan segurtasun gabezia eragiten ari direnak", esan du Julen Mendoza alkateak. Pozik agertu da bizilagunek ez dutelako erasoa "immigrazio arazo batekin" erlazionatu.

Udalak segurtasun gabezia konpontzeko "lan egin duela, lan egiten ari dela eta etorkizunean ere irmotasun osoz lan egingo duela" gehitu du alkateak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gizartea Eguneko albisteak Errenteria Albisteak