Gizartea -

Migrazioa

Open Armsen ontziari Bartzelonako portutik irtetea eragotzi dio Espainiako Gobernuak

Nazioarteko araudia bete ez dutela uste du Gobernuak, erreskatatutako migratzaileak gertuen dagoen portu seguruenean utzi ez dituztelako. Open Armsek erabaki horren aurka egin du.

Open Armsen ontzia Algecirasen. EFEren artxiboko irudia
Open Armsen ontzia Algecirasen
Open Armsen ontzia Algecirasen. EFEren artxiboko irudia

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Open Armsen ontziak ezin izan du Bartzelonako portua utzi eta Mediterraneora jo, Espainiako Gobernuak horretarako baimenik eman ez diolako. Izan ere, Gobernuaren ustez, gobernuz kanpoko erakundeak ez du nazioarteko araudia bete, ez dituelako erreskatatutako migratzaileak gertuen dagoen portu seguruenean utzi. Open Armsek, bere aldetik, Espainiako Gobernuak hartutako erabakiaren aurka egin du, "eskubideak urratzen baititu", erakunde horretako kideen iritzian.

Ildo horretan, Kataluniako Gobernuak azaldu du erabaki horrek Merkataritza Itsasketaren Zuzendaritza Nagusiaren irizpide teknikoei erantzuten diela. "Nolanahi dela, Open Armsek helegitea aurkezteko aukera izan du", esan du.

Oscar Camps aipatu gobernuz kanpoko erakundearen sortzaileak, berriz, zera adierazi du Twitter bidez: "Bizitzak salbatzen ez uztea arduragabea eta ankerra da. Politikari koldarrek hildakoen kontadorea jarri dute martxan".

Zaintza eta laguntza

Gobernuaren arabera, "ontziak ez du 18 lagunetik gora eramateko segurtasuna bermatzen dion ziurtagiririk. Hori dela eta, pertsona kopuru hori gainditzen duten egoerak saihestu eta larrialdi kasuetara soilik mugatu behar dira".

Estatuen erantzukizuna

Esan bezala, Open Armsek helegitea aurkeztu du; izan ere, "arau-hausteak modu abstraktuan egotzi dituzte", horien ustez.

Eskubideen urratzea

Halaber, gobernuz kanpoko erakundearen iritzian, ontzia Bartzelonatik mugitzen ez uzteak "eskubideak urratzen ditu".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Migrazioa Bartzelona Gizartea Eguneko albisteak Albisteak