Gizartea -

Nafarroa

37 urteko gizon bat hilda topatu dute Artaitzen su hartu duen etxebizitzan

Hildakoa herriko bizilaguna zen. Egongelan topatu dute hilotza.

Sutea Artaitzen.
Sutea Artaitzen.
Artaitzen izandako sute batean pertsona bat desagertu da

EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Hogeita hamazazpi urteko gizon bat hilda topatu dute Artaitzen (Untzitibar, Nafarroa) su hartu duen etxebizitza batean. Sugarrek kalte handiak egin dituzte eraikinean.

Hildakoa herriko bizilaguna da eta bere hilotza egongelan topatu dute.

Nafarroako Gobernuko iturrien arabera, larrialdietarako zerbitzuek gauerdian izan dute gertakariaren berri. Suhiltzaileak heldu direnerako, garrek eraikinaren zati handi bat hartuta zuten, eta sabaiaren parte bat behera etorrita zegoen. Lehen hipotesien arabera, etxebizitzaren sotoan dagoen galdararen erregai-tangan hasi da sutea.

Cordovillako, Zangozako eta Agoizko suhiltzaileek gau guztia eman dute bertan garrak amatatzen. Ezin izan dira barrura sartu, argi falta delako eta hondoratzeko arriskua dagoelako. Goizean hasi dira etxebizitzaren hondakinak kentzen.

Etxearen maizterraren autoa garajean zegoen suhiltzaileak heldu direnean eta senitartekoek ezin izan dute berarekin harremanetan jarri. Gizonaren logela galdara eta erregai-tangaren gainean dago.

Foruzaingoak ikerketa zabaldu du sutearen nondik norakoak argitzeko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nafarroa Suteak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Nafarroako Gobernua