Gizartea -
Aurreztea posible da
400 euro aurreztu egoki gidatuz
Auto-eskolen Konfederazioak jakinarazi duenez, erregai kontsumoa % 15 jaitsi daiteke era egokian gidatzen bada.
Erredakzioa
Urtean 15.000 kilometro egiten dituzten gidariek 225 eta 400 euro artean aurrez ditzakete era eraginkorrean gidatzen badute, Auto-eskolen Konfederazio Nazionalak (CNAE) jakinarazi duenez. Gidari profesionalen kasuan, 1.500 eta 2.400 euro artean aurrez ditzakete.
CNAEren arabera, Gobernuak abiatutako neurriak eta euren webgunean duen gidaren 18 aholkuak betez gero, erregai kontsumoa % 15 jaitsi daiteke.
Horren ildotik, kontsumoa aurrezteko Gobernuak abiatutako neurri batzuk aipatu dituzte, hala nola gurpilen kontrola, ibilgailua partekatzea, biodieselaren sustapena eta 110 km/h-ko abiadura muga.
Autoeskolen esanetan, gainera, egoki gidatuz gero, gas kutsakorren isuria ere murriztu daiteke.