Gizartea -
Elikadura desorekatua
Espainiarrek haragi, freskagarri eta pastel gehiegi kontsumitzen dute
Elikadura desorekatua eta bizimodu sedentarioa, espainiarren loditasun eta sedentarismoaren eragile nagusiak.
Erredakzioa
Espainiarrek ez dute gehiegi jaten, baina bai modu desorekatuan. Gaur egun, Espainian helduen % 56k eta ume eta nerabeen % 27k gehiegizko pisua edota obesitatea dute, baina gehiegi jateagatik baino, inolako orekarik gabe jateagatik da.
Hori da, hain zuzen ere, 3.000 pertsonari galdetuta egindako Espainiako Elikadura Dietetikoaren Inkesta Nazionalaren emaitza nagusia. Roberto Sabrido Elikagaien Segurtasunerako eta Elikadurarako Espainiako Agentziako presidenteak ostegunean egindako aurkezpenean nabarmendu zuenez, "espainiarrak Dieta Mediterraneoari bizkarra ematean hasi dira".
Sabridoren esanetan, espainiarrek batez beste 2.482 kilokaloria bereganatzen dituzten egunero. Adituaren esanetan, "ez da gehiegi", 2.550 eta 2.600 artean behar baitira egunero, bakoitzaren aktibitate fisikoaren arabera.
Elikagaien aukeraketa desegokiaren eta bizimodu sedentarioaren ondorioz, herritarren % 20k egin du dietaren bat oraintsu; emakumeen % 22k eta gizonezkoen ia % 18k, hain zuzen.
Fruta, barazki, pasta eta zereal gutxi Batez beste, espainiarren dietaren % 41 karbohidratoak dira (pasta eta zerealak), egunean hiru fruta baino gutxiago jaten dira eta herritarren % 43k bakarrik jaten du barazkiren bat egunero.
Alkohola, gehien kontsumitzen diren produktuen zerrendan, laugarren
Batez beste, espainiarrek 147 mililitro alkohol edaten dituzte egunean.Gehien kontsumitzen diren produktuen zerrendan, bosgarren postuan, freskagarriak, ogia, kafea, infusioak, patatak eta zukuak daude.
Gazteak dira okerren jaten dutenak
Okerren jaten dutenak 18 eta 24 urte arteko gazteak dira. Adinekoek baino fruta, barazki eta arrain gutxiago eta haragi eta esneki