Gizartea -

Emakumeen kontrako indarkeria

Gizonezko bat atxilotu dute Bilbon bikotekideari erasotzeagatik

Bikotekidea jotzen duela eta 'tratu txar emaile nazkagarria' dela aitortu die agenteei.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bikotekideari tratu txarrak emateagatik Bilbon atxilotu zuten 29 urteko gizonezko batek ''tratu txar emaile nazkagarria'' dela eta atxilotuta eramatea merezi zuela aitortu zien agenteei.

Susmagarria iragan ostiralean, arratsaldeko ordu bi eta erdiak aldera, atxilotu zuten, Bilbon, Kobeta bidean. Gizonak indarrez sartu nahi izan zuen emakumea auto batera, bultzaka eta ileetatik tiraka. Dirudienez, apur bat lehenago ere eraso egin zion, ibilgailuaren barruan.

Udaltzainak bertaratutakoan, bikotekideak bereizi egin zituzten eta gizonezkoak, orduan, onartu egin zuen eztabaida egin zutela eta emakumea jo egin zuela, eta "tratu txar emaile nazkagarri bat" zela eta atxilotuta eramatea merezi zuela esan zien agenteei.

Emakumearen arabera, bost hilabete zeramatzaten elkarrekin, eta bien arteko harremana bertan behera uzteko asmoz deitu ziola gizonezkoari gaineratu zuen. Halaber, etxebizitzan esanez gero iskanbila sortuko zuela pentsatuta, kalean geratu zela esan zuen. Emakumearen esanetan, lehenago ere jasan ditu erasoak, duela astebete azkenengoz.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea