Gizartea -

Emakumeen aurkako indarkeria

Oinarrizko Errenta bateragarria izango da tratu txarren laguntzekin

Genero Indarkeriaren Biktimei Laguntzeko Sailak azaldu duenez, hemendik aurrera posible izango da tratu txarren biktimen laguntza ekonomikoa eta Diru-Sarrerak Bermatzeko Errenta aldiberean jasotzea.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Mariola Serrano Eusko Jaurlaritzako Genero Indarkeriaren Biktimei Laguntzeko Zuzendariak iragarri duenez, genero indarkeriaren biktimak diren emakumeek laguntza ekonomikoa eta Diru-Sarrerak Bermatzeko Errenta aldiberean jaso ahal izango dute.

Emakumeen kontrako indarkeriaren biktimei 2.500 eta 10.000 euro bitarteko dirulaguntza eman ohi zaie eta orain arte, laguntza hau ez zen bateragarri Diru-Sarrerak Bermatzeko Errentarekin. 2011rako, 380.000 eurorainoko aurrekontua du Jaurlaritzak.

Iaz, 452.412 eurotako diru-laguntzak eman zizkieten emakumeen kontrako indarkeriaren biktimei. 2009. urtean, aldiz, 139.191 eurotako diru-laguntzak.

Laguntza hauek emateko, biktimak duen arrisku maila eta lana aurkitzeko zailtasunak hartzen ditu abiapuntu Jaurlaritzak. Halaber, pertsona hauen independentzia erraztea dute helburu.

Bestaldetik, joan den otsailean ezagutzera eman ziren tratu txarrak izan zituzten emakumeen babesari buruzko datuak gogora ekarri ditu Serranok. Guztira, 36 biktimek eskoltaren babesa izan zuten Euskadin 2010 urtean zehar.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea