Gizartea -

Emakumeen Nazioarteko Eguna

Europako enpresen goi-kargudunen % 40 emakumeak izan beharko dira

Goi-karguetan emakumeak sartzeko agindu die Europako Batzordeak enpresei. Bruselan gogora ekarri dutenez, "emakumeek zuzendutako enpresek etekin handiagoak lortu ohi dituzte".

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Redingek azaldu duenez, "emakumeek zuzendutako enpresek etekin handiagoak lortu ohi dituzte". Gainera, datorren urtean enpresen goi-karguetan gertatzen denari begira egongo da Europako Batzordea. Eurostaten datuen arabera, Europar Batasuneko administrazio kontseiluen % 12 soilik daude emakumeen esku.

Halaber, Europako Batzordeak talde bat sortu du BASF enpresa kimikoarekin eta, besteak beste, Dexia eta Guerlain enpresekin batera, enpresa bakoitzak araudia betetzeko hitza eman eta bete egin dezan.

Emakumeen Nazioarteko Eguna ospatu dute Europako ganberan eta "Afrikako iparraldean izan diren aldaketetan emakumeek izan duten paper garrantzitsua" ekarri dute gogora.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea