Gizartea -

Katalunia

Polizia-etxean atxilotuta zegoen gazte bat hil da Bartzelonan, 'ondoezak' jota

18 urteko gaztea atxilotuta zegoen, lapurreta batekin lotura zuelakoan. Ondoezik sentitu denean, osasun-zentro batera eraman dute, baina polizia-etxera itzuli eta gutxira hil da.

Ciutat Vellako polizia-etxea, Bartzelonan. Argazkia: EFE
Ciutat Vellako polizia-etxea, Bartzelonan
Ciutat Vellako polizia-etxea, Bartzelonan. Argazkia: EFE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Goizalde honetan lapurreta bat egotzita Esquadra Mossoek atxilotutako 18 urteko gazte bat hil da Ciutat Vellako polizia-etxean, Bartzelonan, "ondoezak" jota, Esquadra Mossoek jakinarazi dutenez.

Hildakoa 18 urteko gazte siriar bat da. Bartzelonan bizi zen, eta Ciutat Vella barrutiko polizia-etxean zegoen atxilotuta Bartzelonako Vistalegre kalean izandako lapurreta batekin lotura zuelakoan, Mossoek ohar baten bidez argitu dutenez.

07:00ak pasata, ondoezik sentitu da gaztea. Ondorioz, Pere Camps osasun-zentrora eraman eta bertan artatu dute. Polizia-etxera bueltan eraman eta minutu gutxira, gaztea hil egin da, "ondoezak" jota.

Mossoek suspertzeko maniobrak egin dizkiote gazteari, Larrialdi Zerbitzuak iritsi bitartean. Horiek ere gaztea suspertzen saiatu dira, baina ez dute lortu. Autopsia egingo diote gorpuari, heriotzaren arrazoiak argitzeko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Katalunia Bartzelona Gizartea Eguneko albisteak Albisteak