Gizartea -

Ustezko hilketa

Bilbon hilda topatutako haurraren ama kartzelatzeko agindu du epaileak

Emakumea Basurtuko Ospitalean dago, baina arriskutik kanpo.

Emakumea Basurtuko Ospitalean dago oraindik. Argazkia: Jesus Maria Tortajada
Basurtuko Ospitalearen kanpoaldea
Emakumea Basurtuko Ospitalean dago oraindik. Argazkia: Jesus Maria Tortajada

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Joan den asteazkenean Bilboko Atxuri auzoko etxebizitza batean hilda topatutako 9 urteko neskatoaren ama behin-behinean kartzelatzeko agindua eman du epaileak. Emakumea Basurtuko Ospitalean dago.

Ertzaintzak larunbatean atxilotu zuen emakumezkoa. Segurtasun Sailak orduan azaldu zuenez, amak ez zien agenteen galderei erantzun nahi izan. Ondoren, epailea joan zen erietxera, deklarazioa hartzera.

Galdekatu ostean, behin-behineko kartzelaldia ezarri du epaileak. Osatu bitartean, baina, ospitalean egongo da.

Umearen heriotza ustezko homizidio gisa ikertzen ari da Ertzaintza. Ikerketaren arabera, ama-alabak botikekin intoxikatu ziren.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilbo Ertzaintza Bizkaia Delituak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Basurtuko ospitalea Haurtzaroa albisteak Erailketak Gurasoak albisteak