Gizartea -
Gasteiz
Tranbiaren bidean egiten diren arau-hausteak, agerian bideo batean
Tranbiak izandako azken istripuaren irudiak zabaldu ditu Gasteizko Udalak. Auto gidari batek bi semaforo gorrian pasa eta tranbiaren kontra nola egiten duen ikusten da irudietan.
Erredakzioa
Gasteizko tranbiaren kamerek auto gidariek egiten dituzten arau-hausteak agerian utzi dituzte. Udalak azken istripuaren irudiak zabaldu ditu.
Lakuan, joan den martxoaren 1ean, goizeko 09:34etan hartutako irudietan ezbeharra nola gertatu zen ikusten da. Auto gidari batek bi semaforo gorrian gurutzatu eta tranbiaren kontra egin zuen talka.
Wellintongo Dukearen bidegurutzean jazo zen istripua, tranbia Lakuara heldu denetik maiz gertatu dira istripuak gune horretan. Istripu gehienak seinaleztapen txarragatik baino arau-hauesteengatik gertatzen direla azpimarratu nahi izan dute irudi hauekin Udaleko ordezkariek.&' || 'nbsp;