Gizartea -
Auzitegiko Medikuntzako datuak
Heriotza bortitzak ia % 5 gutxitu dira EAEn 2010ean
Suizidioen kopuruak ere nabarmen egin du behera, 2009arekin alderatuta % 20 jaitsi dira. Sexu-erasoek, berriz, % 18 egin dute gora.
Erredakzioa
Lan istripuagatik, hilketagatik, suizidioengatik edota trafiko istripuengatik erregistratutako heriotza bortitzek % 4''47 egin dute behera 2010an EAEn.
Eusko Jaurlaritzako Justizia sailburuak, Idoia Mendiak, eta Auzitegiko Medikuntzako Euskal Erakundeak 2010eko memoriaren balantzea egin dute gaur.
2009an heriotza bortitzen inguruko autopsiak 467 izan ziren eta iaz, berriz, 447. Hilketagatiko heriotzak % 8,33 jaitsi dira, lan istripuek eragindakoak % 9,09 eta trafiko istripuan hildakoak % 11,66.
Suizidioei dagokienez iaz 125 kasu zenbatu ziren, 2009an baino % 20,89 gutxiago, aurreko urteetako goranzko joera apurtu da horrela.
Sexu erasoen inguruko espedienteek, ordea, nabarmen egin dute gora, % 18 hain zuzen.