Gizartea -
Donostian
21 hileko espetxealdia gizon bati, neska-lagunari erasotzeagatik
21 egunez, gizona non dagoen une oro jakin beharko du epaitegiak, irain, mehatxu eta lesio hutsegiteak egin baititu. Gainera, bost urtez ezingo da biktimarengandik gertu egon.
Erredakzioa
Gizonezko bati 21 hilabeteko espetxe zigorra jarri diote, neska-lagunaren aurka ''indarkeria fisiko eta psikikoa'' erabiltzeagatik. Lau hilabeteko alaba dute elkarrekin biktimak eta erasotzaileak, eta, bikotearen harremanak iraun zuen bitartean, emakumea haurdun zegoela ere, ''mehatxuak, irainak eta eraso fisikoak'' egin zizkion gizonezkoak.
Kasuaren epaian azaldu dutenez, gizonak sofa batetik bota zuen emakumea, haurdunaldiko bosgarren hilean zegoela.
Emakumea haurdun gelditu aurretik ere, gizona familiak Donostian zuen etxera joan zen eta ‘labana bat hartu eta hil’ egingo zuela esan zion.
Dokumentu judizialaren arabera, auzipetuak etxean itxita uzten zuen bikotekidea. Gainera, mehatxu eta irainak egin ohi zizkion ‘sarritan’, eta etxetik irtetea debekatzen zion.