Gizartea -
DENBORALEA
Uretara erori omen zen gizona bilatzeari ekin diote berriro Ondarroako portuan
Erreskate taldeek goizean berrekin diete bilaketa lanei, itsasbeherarekin batera. Operatiboan ertzainak, Itsas Salbamenduko kideak eta urpekariak parte hartzen ari dira.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Erreskate taldeek ostiral goizean berrekin diote asteazkenean Ondarroako portuan, arroketan, ustez uretara erori omen zen gizona bilatzeko lanei, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez. Itsasbeherarekin batera hasi dituzte lanak.
Bilaketa operatiboan ertzainak, Itsas Salbamenduko kideak eta urpekariak parte hartzen ari dira. Halaber, Ertzaintzaren helikoptero bat ere aterako da baldin eta eguraldiak laguntzen badu.
Asteazkenean, 13:00ak aldera, partikular batek Ertzaintzara deitu zuen pertsona bat haitzetara jaisten ikusi zuela eta handik gutxira desagertu egin zela ohartaraziz.
Ertzaintzak jaka bat eta dokumentazioa aurkitu zituen inguruan.