Gizartea -
Gertaera
Adingabe bati sexu erasoa egiteagatik atxilotu dute Bilbon
Dirudienez, neskatoari hainbat aldiz eraso egin zion iazko udan. Ama lanean zegoenean, ustezko biktimak eta anaiek akusatuaren etxean lo egiten zuten.
Erredakzioa
Bilboko ertzain-etxeko agenteek 40 urteko gizonezkoa atxilotu dute adingabe bati sexu erasoa egitea leporatuta.
Astelehenean, martxoak 7, Ertzaintzak 13 urteko neskato bati egindako balizko eraso sexual baten berri izan zuen. Ikerketa abian jarri zuten berehala eta kasotako datuen ondorioz, atzo, asteazkena, ustezko erasotzailea atxilotu zuten: 40 urteko gizonezkoa, biktimaren ezaguna.
Agenteek jakin ahal izan dutenez, adingabeak hainbat eraso pairatu zituen iazko udan. Orduan, gauetan akusatuaren etxean egiten zuen lo, anaiekin batera, ama lanean zegoen bitartean. Atxilotuak adingabea etxean zuela aprobetxatu eta, mehatxupean, eraso egiten zion.
Atzo arratsaldean, atxilotua epailearen aurrera eraman zuten eta honek Basauriko kartzelara eramatea erabaki zuen.