Gizartea -
Hezkuntza
Informatika graduko 10 ikasletik 9 gizonezkoak dira
Espainiar estatuan parekidetasun txikiena duen gradua da. Txanponaren beste aldean dago Hezkuntza. Gradu horretan, matrikulatutako % 77,5 emakumezkoak dira.
eitb.eus
Espainiar estatuan, Informatikako gradua da unibertsitate ikasketetan parekotasun txikiena duena. % 87,9 gizonezkoak dira. Hezkuntzan, ordea, ekamumezkoak % 77,5 dira.
2016-17 ikasturteko Unibertsitate Adierazgarrien Estatistika argitaratu du Espainiako Hezkuntza Ministerioak. 340.988 ikaslek hasi zuten gradu bat. 284.540k zentro publikoetan hasi zuten, eta 56.448k, pribatuetan.
Guztien artean, % 54,4 emakumezkoak izan ziren, eta % 45,6, gizonezkoak.
Emakumezkoen portzentajea handiagoa izan zen alor guztietan, hurrengoetan izan ezik: Zientziak (% 52,3 gizonezkoak), Informatika (% 87,9) eta Ingeniaritza, Industria eta Eraikuntza (% 73,8).
Hezkuntzaz gain (%77,5 emakumezkoak), gradu bat hasi zuten ikasleen artean gehiago izan ziren emakumezkoak hurrengo alorretan: Artea eta Giza Zientziak (% 59,5), Gizarte Zientziak, Kazetaritza eta Dokumentazioa (% 61,3), Negozioak, Administrazioa eta Zuzenbidea (% 51,7), Osasuna eta Gizarte Zerbitzuak (% 71,3) eta Nekazaritza, Abeltzaintza, Basogintza, Arrantza eta Albaitaritza (% 50,3).
Hezkuntza publikoa edo pribatua
Ezagutzaren alor bat ala beste hautatzea ere unibertsitatea publikoa ala pribatua izatearen araberakoa da.
Gauzak horrela, unibertsitate publikoetako ikasleen % 21,6k Negozioak, Administrazioa eta Zuzenbidea alorra hautatu zuten (% 22,9 pribatuetan), % 13,4k Ingeniaritza, Industria eta Eraikuntza (% 5,3 pribatuetan), %12,9k Gizarte Zientziak eta Kazetaritza (% 15,4 pribatuetan) eta % 11,7k Osasuna eta Gizarte Zerbitzuak (% 4,6 pribatuetan).
Masterrak
190.143 ikaslek master batea eman zuten izena, aurreko ikasturtean baino %11,2 gehiago.
Masterretan beste graduetako proportzio bera mantentzen da: % 54,4 emakumezkoak dira, eta % 45,6, gizonezkoak.
Masterretako ikasleen % 65,7 unibertsitate publiko batean matrikulatu zen, eta % 34,3, pribatu batean.
Dirulaguntza publikoak
Bekadunei dagokienez, 2016-17 ikasturtean 328.402 izan ziren. Talde horretan 204.689 emakumezko zeuden (% 62,3), eta 123.713, gizonezko (% 37,3).
Hezkuntzan izan ziren bekadun gehienak (matrikulatu guztien % 38,3). Negozioak, Administrazioa eta Zuzenbidea alorrean, aldiz, % 19,8 izan ziren (18,5 puntu gutxiago).