Gizartea -

Sutea etxebizitza batean

Bost ertzain artatu dituzte Tolosan, sute batean kea arnastu eta gero

Ertzaintzaren agenteek su hartu zuen etxeko gizonezkoa erreskatatzerakoan arnastu zuten kea. Gizonezkoa atxilotuta dago, ustez bikotekidearekin liskarra izan eta gero berak eman ziolako su etxeari.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ertzaintzaren bost agente artatu dituzte Tolosan, su hartu duen etxebizitza baten barruan zegoen gizonezkoa erreskatatzeko unean kea arnastu dutelako.&' || 'nbsp;

Gertakaria, atzo arratsaldeko 20:00 aldera jazo zen. Ertzaintzaren agenteak etxebizitza batera gerturatu ziren gizonezko batek bikotekidearekin liskarra izan eta barrura sartzen uzten ez ziolako.

Ertzainek atea irekitzeko eskatu zioten, baina gizonezkoak ez zien jaramonik egin. Eta etxebizitzari su eman ziola ohartutakoan agenteek leiho batetik barrura sartzea lortu zuten.&' || 'nbsp; Maizterra erreskatatu eta su-itzalgailuekin garrak amatatzea lortu zuten ertzainek.

Bost agente tokian bertan artatu zituzten kea arnasteagatik. Horietatik lau ospitalera eraman zituzten baina gauean alta eman diete.

Sua piztu zuen gizonezkoa, berriz, atxilotuta dago.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea