Gizartea -
Donostian
17 urteko kartzela zigorra ezarri dio epaileak, koinatua hiltzeagatik
Kartzela zigorraz gain, auzipetuak 90.000 euro ordaindu beharko dizkio hildakoaren amari. Hala ere, EAEko Justizia Auzitegian helegitea aurkez dezake 35 urteko Iruñeko gizonezkoak.
Erredakzioa
17 urte eta erdiko kartzela zigorra ezarri dio epaileak gizon bati, Donostiako Amara auzoan koinatua hiltzeagatik. Ezbeharra 2003. urtean izan zen, Gipuzkoako hiriburuan. Antza, gizonezkoak bere koinatua bi tiroz hil egin zuen.
Aurretik, Fiskaltzak 20 urteko kartzela zigorra eskatu zuen auzipetuarentzat.
Kartzela zigorraz gain, auzipetuak 90.000 euro ordaindu beharko dizkio hildakoaren amari. Hala ere, EAEko Justizia Auzitegian helegitea aurkez dezake 35 urteko Iruñeko gizonezkoak.
Hilketa 2003ko urtarrilaren 25ean gertatu zen, Amara auzoan; 07:15 aldera biktima etxetik atera zen eta, bere emaztearekin eta sei urteko semearekin auto batean zihoala, gizon bat hurbildu zitzaion eta buruan bi tiro jo zizkion, eskopeta batez. Gizona bertan hil zen.
Ondoren, gizonezkoak seme adingabea hartu eta bost urtez ihes egin zuen, 2008an Iruñean, Polizia Nazionalaren polizia etxe batean, bere burua aurkeztu zuen arte.
Fiskaltzak azaldu duenez, ustezko hiltzailea hildakoaren arrebarekin ezkonduta zegoen, baina "banatzeko bidean" zeuden.