Gizartea -
Julen
Julenek politraumatismoak izan zituen eta zutik erori zen, autopsiaren arabera
Gorpua igandean, 13:30etan, hobiratuko dute, Malagako El Palo auzoko hilerrian
Agentziak | Erredakzioa
Urtarrilaren 13an putzu batera erori zen bi urteko haurrari egin dioten autopsiak argitu duenez, Julenek hainbat lesio traumatiko izan zituen, eta zutik erori zen. Gorpua larunbat goizaldean erreskatatu dute.
Autopsiaren arabera, adingabekoa zutik erori zen putzuan, besoak gorantz jarrita zituela. Ikerketaren gertuko iturriek esan dutenez, Julenen gorpuak erorikoarekin bat letozkeen zauriak ditu.
Hilda aurkitu zuten umea larunbatean, 1:25ean, lurrak estalita eta 71 metroko sakontasunean. 2,5 bat metroko zulotik erori zen, goizaldeko 4:00ak inguruan. Erorikoa "azkarra" izan zen.
Gorpua larunbat goizaldeko 4:00ak inguruan bertaratutako agintari judizialak altxatu du. Autopsia 8:30etan hasi da, eta arratsaldean bukatu da.
Gero, Malagako ospitale klinikora eraman dute, azterketa erradiologiko bat egiteko, eta ondoren, Malagako auzitegiko klinikara eraman dute. Oraindik proba gehiago egingo dizkiote hurrengo egunetan.
Julenen gorpua igandean, 13:30etan, hobiratuko dute, Malagako El Palo auzoko hilerrian.