Gizartea -
Bide Segurtasuna
Ibilgailuentzako abiadura muga berria, indarrean
Ohiko bideetan gehienez 90 km/h-ko abiaduran joan ahalko dira aurrerantzean autoak eta motorrak. Orain arte, orduko 100 kilometrotan zegoen muga.
Agentziak
Ibilgailuentzako orduko 90 kilometroko abiadura muga berria indarrean dago jada; 10.000 kilometro errepideri eragin die neurriak Espainiako Estatu osoan. Ministroen Kontseiluak joan den abenduaren 28an onartu eta Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu zuen gaur indarrean sartu den duten Zirkulazioko Erregelamendu Orokorraren moldaketa, bide seinale ugari aldatu egin behar izan baitituzte.
Arau berriak Zirkulazioko Araudi Orokorraren 48. artikuluan bide arruntetarako ezarritako abiadura mugen moldaketa ekarri du. Espainiako Gobernuaren 2011-2020 Bide Segurtasunaren estrategiaren helburua auto-istripuak murriztea da; horrenbestez, auto-istripuetan hildakoen tasa milioi herritar bakoitzeko 37 azpitik egotea nahi dute, 2017an tasa hori 39koa izan baitzen.
Espainiako Trafikoko Zuzendaritza Nagusiak Twitter bidez argitaratu duenez, bide arruntetan gehienezko abiadura aldatu egin da: orduko 100 kilometrotik 90 kilometrora pasako da, ibilgailu motaren arabera. Aldaketa guztiak Trafikoko Zuzendaritza Nagusiaren webgunean jasoak daude.
Moldaketa horrekin ibilgailu eta motorrentzat ezarritako ohiko orduko 90 eta 100 kilometroko abiadura muga orokorrak desagertuko dira, eta orain orduko 90 kilometroko abiadura muga bakarra dago.
Bestalde, kamioen kasuan, orduko 80 kilometroko abiadura ezartzen du arau berriak, Europar Batasuneko herri gehienetan duten bezalakoa. Autobusek, berriz, orduko 90 kilometroko abiadura muga dute orokorrean, eta orduko 80 kilometrokoa segurtasun-uhalik ez badute.
Nafarroako 3.454 kilometrotan aldatu dute abiadura muga
Nafarroak dituen 3.454 kilometro bide arruntetik 3.860 kilometrori eragin die neurriak, Jose Luis Aresti Espainiako Gobernuko ordezkariak Nafarroan jakitera eman duenez.
Trafikoko Zuzendaritza Nagusiko 2018ko Bide Segurtasun Balantzearen datuen arabera, iaz 28 lagun hil ziren Nafarroako hiriarteko bideetan jasotako 24 istripuetan, 2017an baino 13 hildako gehiago.