Gizartea -

Bada ezpadako neurria

Gorenak ez du 110 km/o abiadurara murrizteko neurria kentzea aginduko

DVuelta eta Movimiento 140 elkarteek neurria bertan behera uzteko eskatu zuten, Gobernuaren neurriaren kontrako helegitea erabaki bitartean.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Auzitegi Gorenak ezeztatu du DVuelta eta Movimiento 140 elkarteek 110 km/o abiadurara murrizteko asmoz Gobernuak hartutako neurria bertan behera uzteko eskaera, helegitea ikertu eta horren gainean epairik erabaki bitartean.

Hala jakinarazi dute Gorenaren Administrazioarekiko auzibiderako Salak emandako epaian; bertan agertzen denez, ez dago arrazoi berezirik eskatutako bada ezpadako neurriaren eskaera onartzeko, Administrazioaren partea entzun aurretik. Estatuari bost eguneko epea eman dio alegazioak aurkezteko.

DVuelta eta Movimiento 140 elkarteen argudioaren arabera, "energia aurreztea ezin daiteke 10 km/o-ko abiadura murrizketa egiteko arrazoia izan, Bide Segurtasunaren Legea aintzat hartuta; alde hori ez baita agertzen legea osatzen duten artikuluetan".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea