Gizartea -

Diagnostiko okerra egin zioten

60.000 euroko kalte-ordaina, Larrialdietan hildako emakume batengatik

60.000 euro ordaindu behar izango die Osakidetzak garun-odoljario batek jota Basurtuko Ospitalean hildako emakume baten senitartekoei. Emakumea miatu ondoren, etxera bidali zuen mediku egoiliarrak.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

60.000 euro ordaindu behar izango dio Osakidetzak 2006ko ekainean garun-odoljario batek jota Basurtu Ospitaleko Larrialdi Zerbitzuetan hildako emakume baten familiari. Emakumeak buruko min handi zuen eta oroimena galduta zebilen.

Neurokirurgia sailean hiru urtez lan egiten zebilen mediku egoiliarrak pazientea miatu eta ondoren, etxera bidali zuen. Ospitaletik irten bezain laster, emakumeak konortea galdu zuen eta berriro ospitaleratu behar izan zuten. OTA ordenagailu bidezko tomografia axiala egin zioten eta garun-odoljario bat zuela aurkitu zioten. Ondorioz, ebakuntza egin zioten baina bi egunez koma egoeran egon ostean, hil zen.

Gasteizko Administrazioarekiko Auzien 1. Epaitegiak azaldu duenez, "OTA proba ospitaleratu bezain laster egin behar izan zioten". Hori dela eta, medikuaren jarrera "axolagabeak" emakumearen kalteak eragin zituela baieztatu dute epaileek. Ebazpenaren aburuz, "pazientea miatu zuen medikuak ez zegoen prest". Izan ere, neurologo bati deitu behar izan zuela gaineratu dute epaian.&' || 'nbsp;

Epaia irmoa da.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea