Gizartea -
NAFARROA
Atxilotu bat Iruñean, gidabaimenik gabe eta drogen eraginpean gidatzeagatik
37 urteko gizona, Iruñeko bizilaguna, abiadura handian eta kontrako noranzkoan ihes egiten ahalegindu da.
EITB.EUS
Iruñean, Foruzaingoak 37 urteko gizon bat atxilotu du berriki, gidabaimenik gabe, drogen eraginpean eta ausarkeriaz gidatzeagatik, Foruzaingoak ohar bidez jakinarazi duenez.
Atxilotuak aurrekariak ditu antzeko delituekin lotuta.
Auto arrunt batean zihoazen foruzainek ustez gidabaimenik gabe gidatzen ari zen gizon bat hauteman zuten Iruñeko kale batean.
Agenteek gelditzeko agindu ziotenean, gidariak abiadura handian eta kontrako noranzkoan ihes egin zuen, tartean bidegorri bat gurutzatuz.
Ihesean, hainbat ibilgailuren artetik igaro zen, sigi-saga eginez. Une horretan, lau ikastetxeren albotik igaro zen, arrisku handia eraginez; izan ere, ikasleak ikastetxera sartzeko ordua zen.
Azkenean, foruzainek bidea oztopatuta geldiarazi zuten, eta beren susmoak egiaztatu zituzten; izan ere, gidabaimena ez zeukan indarrean. Guztira, bide segurtasunaren kontrako bi delitu leporatu zizkioten: gidabaimena indarrean izan gabe eta ausarkeriaz gidatzeagatik. Gainera, droga kontrolean positibo eman zuen, lau substantziatan. Hori dela eta, 1.000 euroko isun administratiboa ezarri diote.