Gizartea -

Ezbeharra

Zazpi urteko haur bat hil da Valentzian, tren batek harrapatuta

Ezbeharra Castellotik Valentziara zihoan hurbileko tren batek umea harrapatu duenean jazo da. Haurra asentamendu batean trenbidearen ondoan bere familiarekin bizi zen.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Zazpi urteko haur bat hil zen atzo, larunbatean, Valentzian tren batek harrapatuta. Arratsaldeko 18:37ean izan zen ezbeharra, Castellotik Valentziara zihoan hurbileko tren batek umea harrapatu zuenean. Konboiaren gidatzaileak ezin izan zuen ibilgailua galgatu. Errumaniar jatorriko bere familiarekin trenbidetik hurbil, asentamendu batean, bizi zen haurra.

Abisua jaso ondoren, Larrialdietako Zerbitzuak bertara hurbildu ziren eta umearen gorpua zegoen lekura iristeko zailtasunak izan zituzten, zonaldea hesiduna baitzen. Larrialdietako Zerbitzukoek ezin izan zioten adingabeari bizitza salbatu.

83 minutuetako tartean, trenbidearen trafikoa moztuta egon zen, haurraren gorpua altxatu arte.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea