Gizartea -
Galizia
Santiagoko PPko zinegotzi bat atxilotu dute mozkor eta autoan lo
Zinegotziak litroko 0.79 miligramo eman zuen eta horregatik bihar epaiketa azkarra egingo diote. Orain dela bi urte, "kale-zurrut" batean izan zen gazteen jarrera hori salatzeko asmoz.
Erredakzioa
Angel Espadas Santiagoko PPko zinegotzia larunbat goizaldean atxilotu zuten mozkor eta autoan lo, El Pais egunkariko Galiziako edizioak gaur argitaratu duenez.
Polizia atestatuaren arabera, agenteek zinegotzia autoan lo aurkitu zuten. Ibilgailua errepidearen erdian zegoen, semaforo baten aurrean geldi eta motorra piztuta.
Udal hauteskundeetako zerrendetan hirugarrena den zinegotziak positiboa eman zuen alkohol-proban. Litroko 0.79 miligramo eman zuen eta horregatik bihar epaiketa azkarra egingo diote.
Egunkariak jasotzen duenez, orain dela bi urte, "kale-zurrut" batean izan zen Espadas jarrera hori salatzeko asmoz. Alameda parkean izan zen, Santiagoko gazteak ostegunero elkartzen diren tokian.
Albistea argitaratu eta hedabideek deitu ostean, Santiagoko udalak jasotako baieztatu du ohar batean.