Gizartea -

IRUÑEA

Gizon bat atxilotu dute Gaztelu plazako parkingean, bi karabina erakusteagatik

30 urteko atxilotuak positibo eman zuen droga kontrolean. Hori dela eta, 1.000 euroko isuna jarri zioten eta gidabaimeneko 6 puntu kentzeko proposamena egin diote.

Atxilotuari atzemandako bi karabinak. Argazkia: Iruñeko Udaltzaingoa
Atxilotuari atzemandako bi karabinak
Atxilotuari atzemandako bi karabinak. Argazkia: Iruñeko Udaltzaingoa

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Iruñeko Udaltzaingoak gizon bat atxilotu du asteburuan Gaztelu plazako parkingean, aire konprimituko bi karabina erakusteagatik.

Halaber, gizonak positibo eman zuen droga kontrolean. Hori dela eta, 1.000 euroko isuna jarri zioten eta gidabaimeneko 6 puntu kentzeko proposamena egin diote.

Bestalde, udaltzainek beste hamaika irteera egin dituzte asteburuan, beharra zuten pertsonei laguntzeko (31), elkarbizitza arazoak (29) edota erasoak tarteko (8). Landabenen, esaterako, konorterik gabe eta hipotermia zantzuekin zegoen gizon bat artatu zuten.

Horrez gain, bihotzeko arazo bat izan zuen 30 urteko kamioizale bat ere artatu zuten Agustindarren industrialdean. Bestalde, zarata dela eta, 18 kexa jaso dituzte eta udaltzainek Yamaguchiko etxebizitza bateko 30 lagun atera zituzten.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Iruñea Albisteak Nafarroa Gizartea albisteak Albisteak Gaur Albisteak