Gizartea -
Gertakaria
Iruña Okako herritarrak etxean harrapatuta, gas-isuri bat dela eta
Errepideko hodiak konpontzen ari ziren langile batzuek gas hodiak apurtu dituzte nahi gabe, eta ondorioz, herritarrak etxetik atera ezinda geratu dira denbora tarte batean.
Erredakzioa
Iruña Okan (Araba) errepideko hodiak konpontzen ari ziren langile batzuek gas hodia apurtu dute nahi gabe eta gas-isuri horren ondorioz herritarrak etxetik atera ezinda geratu dira zenbait orduz.
Gasteizko suhiltzaileek eta Udaleko iturriek jakinarazi dutenez, 09:05 aldera apurtu dute hodia Erreka Atzeko kalean.
Dirudienez, gas hodi bat apurtu dute errepidean lanean ari ziren beharginek, eta horregatik, gas-isuri handia gertatu da. Dena dela, haizeak gogor jotzen zuenez, gasa oso azkar zabaldu da.
Herritarrek, hala ere, etxean geratu behar izan dute eta leihoak eta ateak itxi behar izan dituzte gasa etxeetan ez sartzeko.
Denbora gutxian arazoa konponduta zegoen eta normaltasuna itzuli da Iruña Okara.