Gizartea -

Abusuak

Bilboko Udalak Deustuko salestar ikastetxeko irakasle ohiaren abusuak gaitzetsi ditu

Bilboko Udaleko Bozeramaileen Batzordeak biktimen "ausardia" eskertu du, gertatutakoa salatu izanagatik.

Deustuko Salesiano ikastetxea. ETBko bideo batetik ateratako argazkia
Deustuko Salesiano ikastetxea.
Deustuko Salesiano ikastetxea. ETBko bideo batetik ateratako argazkia

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Salestarren erlijio-ordenak Deustuko auzoan duen ikastetxean salestar ohi batek ustez egindako sexu-abusuak zein abusu fisikoak gaitzetsi ditu astelehen honetan Bilboko Udaleko Bozeramaileen Batzordeak.

Ertzaintzak joan den astean bidali zizkion Bilboko epaitegiari jasotako zazpi salaketen ikerketen nondik norakoak. Sexu-erasoak, antza, 1980ko hamarkadan gertatu ziren Deustuko ikastetxean.

Bilboko Udaleko Bozeramaileen Batzordeko ordezkariek Udalaren zein Bilboko herritarren "laguntza eta solidaritatea helarazi diete biktimei eta horien senitarteko eta lagunei". Halaber, biktimen "ausardia" eskertu dute, "gertatutakoa salatu izanagatik".

Bestalde, Udaleko baliabideak biktimen eskura jarri dituzte ordezkariek, eta salaketon aurrean "beharrezkoak diren ikerketak eta ekimenak aurrera ateratzeko eskatu diete erakundeei".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilboko Udala Bilbo Delituak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Umeak albisteak Erlijioa azken ordukoa Sexu erasoak Elizan izandako abusuen kasuak Deustu Irakasleak azken ordukoa Eliza Katolikoa