Gizartea -
Parke batean
Adingabe batzuen aurrean masturbatzeagatik atxilotu dute, Gasteizen
Ertzainak ikusi zituenean ihes egiten saiatu zen, baina lurrera erori ostean, agenteek harrapatu eta atxilotu egin zuten.
Erredakzioa
Ertzaintzak 20 urteko gizonezko bat atxilotu zuen ostiralean Gasteizko parke batean, adingabe batzuen aurrean masturbatzea eta agintaritzaren agente batzuei erasotzen saiatzea egotzita.
Herrizaingo Sailak ohar batean jakinarazi duenez, gertakariak ostiralean izan ziren, 20:50ean. Ordu horretan, emakume batek Ertzaintzari deitu zion, parke batean gizonezko bat adingabe batzuen aurrean masturbatzen ikusi zuela salatzeko.
Patruila bat Gasteizko hiriguneko parke horretara bertaratuta, gaztea biluzik aurkitu zuen. Ertzainak ikusi zituenean ihes egiten saiatu zen, baina erori egin zen, eta bertan atxilotu zuten agenteek.