Gizartea -

SEXU-ABUSUAK

Mojei sexu-abusuak egiten dizkieten elizgizonak daudela onartu du aita santuak

Aspaldiko arazoa dela onartu du Frantzisko aita santuak, baina oraindik ere sexu-abusuak gertatzen direla azpimarratu du. Erasotzaileen artean apaizak zein gotzainak daudela gaineratu du.

Aita santuaren hitzaldia Abu Dhabitik Erromarako hegaldian. Argazkia: EFE
Aita santuaren hitzaldia Abu Dhabitik Erromarako hegaldian
Aita santuaren hitzaldia Abu Dhabitik Erromarako hegaldian. Argazkia: EFE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Mojei sexu-abusuak egiten dizkieten apaizak eta gotzainak daudela onartu du Frantzisko aita santuak. Aspaldiko "arazoa" izanagatik ere, oraindik ere sexu-abusuak izaten direla azpimarratu du aita santuak Abu Dhabitik Erromara itzultzeko hegaldian.

"Egia da, Elizaren barruan hori egin duten elizgizonak egon dira. Zibilizazio batzuetan beste batzuetan baino gehiago. Apaizak eta gotzainak ere bai. Oraindik ere egiten dela uste dut. Ez da bukatzen konturatzen zarenean. Aspalditik ari gara lanean. Elizgizonak zigortu ditugu eta emakumeen kongregazioren bat ere itxi dugu fenomeno horrekin lotuta", adierazi du.

"Emakumeei tratu txarrak ematea arazo bat da. Are gehiago, gizateria oraindik ez dela heldu esatera ausartuko nintzateke: emakumea bigarren mailakotzat hartzen da", nabarmendu du. Horrez gain, arazo kulturala dela zehaztu du, zenbaitetan emakumeak hiltzen dituena.

Elizaren barruan neurriak hartu direla baina oraindik gehiago egiteko borondatea badela esan du. Aita santuaren esanetan, bere aurrekoak, Benedikto XVI.ak, neurriak hartu zituen eta emakumeen kongregazio bat itxi zuen, mojak sexu esklabotzaren biktima zirelako.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Delituak Gizartea Aita santua bideoak Frantziskoren biografia Albisteak Gaur Gaurko azken ordukoa Erlijioa azken ordukoa Eraso sexualak gaur Eliza Katolikoa Eliza Katolikoa eta abusuak