Itxi

2019/02/06

19:43

Gizartea

Epaia

2 urte eta 3 hilabeteko zigorra Cabezudorentzat, Justiziari oztopo egitea egotzita

Agentziak | Erredakzioa

Gainera, 5.040 euroko isuna ezarri dio epaileak. Lekuko bati 8.000 euroko kalte-ordaina eman beharko dio, hura biluzik agertzen den argazki bat sare sozialetan jarriz 'ikaratzeagatik'.

  • Kote Cabezudo argazkilari donostiarraren biktimen alde egindako bilkura bat.

    Kote Cabezudo argazkilariaren biktimen alde egindako bilkura bat. Artxiboko argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Donostiako epaitegi batek bi urte eta hiru hilabeteko kartzela-zigorra ezarri dio Kote Cabezudo argazkilari donostiarrari, Justiziari oztopo egitea egotzita. Argazkilaria behin-behineko espetxean dago, bere modelo batzuen kontrako sexu-delituak leporatuta, epaiketaren zain.

Cabezudoren kontra Donostiako epaitegi batean dagoen kausa nagusitik berezitako atal bati dagokio epai hau. Izan ere, modeloei egindako abusuak, iruzurra, sexu-abusua eta haur-pornografia egotzi dizkiote, besteak beste.

Asteazken honetan, bi urte eta hiru hilabeteko kartzela-zigorraz gain, epaileak 5.040 euroko isuna ezarri dio argazkilariari. Halaber, biktimari 8.000 euroko kalte-ordaina eman beharko dio Cabezudok, haren kontra deklaratu ez zezan hura biluzik agertzen den argazki bat sare sozialetan jarri zuelako.

Epaiaren arabera, argazkilari donostiarraren aurkako auzi nagusian lekuko gisa aurkeztu ostean zabaldu zuen Cabezudok argazkia, sare sozial bateko kontu pertsonalean. Argazki horretan, modeloaren gorputza pixelatuta agertzen zen, baina neska hori nor zen igarri zitekeen haren aurpegia ikusita.

Epailearen iritziz, ekintza horren bitartez emakumea "ikaratu eta beldurtzeko asmoa" zuen Cabezudok, lekukoaren adierazpenean nolabaiteko eragina izateko. Izan ere, modeloa biluzik agertzen zen argazki gehiago zituen argazkilariak, eta horiek baimenik gabe zabaltzeko arriskua ikusita oso kezkatuta zegoen lekukoa.

2016an, lekukoa artatu behar izan zuten, kezka horrek loari eragiten ziolako eta lanean estres handia bizi zuelako. Urtebete geroago, egoera horrek sortutako antsietatearen eraginez, egoera emozionalen gorabeherak eta autoestimu baxua estimatu zituen medikuak modeloarengan.

Epai horren aurrean, Gipuzkoako Probintzia Auzitegian apelazio helegitea jarriko duela aurreratu du Cabezudoren defentsak

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;