Gizartea -

Iruñeko ospitalean

Neska adingabe bat hil da Nafarroan meningitisak jota

Baztaneko 15 urteko neska larunbat gauean eraman zuten ospitalera. Igandean gurasoek eta eskolakideek gaixotasunaz babesteko tratamenduak jaso zituzten.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

15 urteko Baztaneko neska bat hil da meningitisak jota Nafarroako Ospitalean (Iruñea), Euskadi Irratiak jakinarazi duenez.

Larunbat gauen ospitaleratu zuten adingabea eta ordutik zainketa intentsiboen unitatean egon da.

Igandean gurasoek eta eskolakideek profilaxi tratamenduak jaso zituzten.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea