Gizartea -

TRAFIKOA

Trafikoa normaltasunera itzuli da Zestoan, goizeko istripuaren ondotik

08:00etan gertatu da istripua. Ezbeharraren ondorioz, errei bat itxi dute Bilborako noranzkoan, baina dagoeneko zabalik dago errepidea.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bi ibilgailuren arteko istripua izan da AP-8 autobidean, Zestoan, eta 5 kilometrora arte ilarak sortu dira Bilborako noranzkoan, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez.

Ezbeharra 08:00etan gertatu da, atzetik zihoan ibilgailuak aurrekoa jo duenean, baina 09:30erako normaltasunera itzuli da trafikoa.

Dena den, ez da inor zauritu.

Istripuaren ondorioz, errei bat itxi dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko Istripuak Trafikoa Gizartea Gipuzkoako trafiko telefonoa Trafikoko web-kamerak Donostian Albisteak Gaur Albisteak A-8 autobideko istripuak gaur Zestoa