Gizartea -

Bilbo

Bilboko tranbiak eta butano-botilak zeramatzan kamioi batek talka egin dute

Erribera kalean izan da istripua, baina inguruko kaleetako trafikoa ordu erdiz izan dute itxita. Ez da inor zauritu.

Butano-botilen kamioi baten eta Bilboko tranbiaren arteko istripua / Argazkia: @gaztecom Twitterren.
Butano-botilen kamioi baten eta Bilboko tranbiaren arteko istripua.
Butano-botilen kamioi baten eta Bilboko tranbiaren arteko istripua / Argazkia: @gaztecom Twitterren.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bilboko tranbiak eta butano-botilaz beteta zihoan kamioi batek talka egin dute ostiral goizean, baina ez da inor zauritu, Bizkaiko hiriburuko Udalak eta EuskoTrenek informatu dutenez.

08:00etan izan da ezbeharra, Erribera kalean, eta tranbia bidaiaririk gabe zihoan ordu horretan.

Istripuaren ondorioz, trafikoa itxi dute inguruko kaleetan, eta 08:30ean ireki dute berriro ibilgailuentzat eta tranbiarentzat.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko Istripuak Lan-istripuak Bilbo Bizkaia Euskal Autonomia Erkidegoa Gizartea Hegazkin istripuak Eguneko albisteak Albisteak Zazpikaleak azken ordukoa Trenen Istripuak Bilboko tranbia Garraio publikoa gaur