Gizartea -

GERTAKARIA

Sei gazte atxilotu dituzte, hiru adin-txikiko, bikote bati eraso egiteagatik Bilbon

Bikoteari eraso egin eta hautsitako botila batekin mehatxu egin zieten lapurtzeko. Emakumea zauritu egin zuten eta Basurtoko Ospitalean artatu behar izan dute.

Bilboko Areatza.
Bilboko Areatza.
Bilboko Areatza.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Sei gazte atxilotu zituen atzo Ertzaintzak Bilbon, indarkeria erabiliz lapurreta egiteagatik. 15 urteko hiru mutil, 19 urteko beste bi, 26 urteko mutil bat eta 22 urteko neska bat dira atxilotuak. Biktimak Areatza inguruan topatu zituzten, eraso egin zieten eta hautsitako botila batekin mehatxu egin ere bai. Bikoteko emakumea Basurtoko Ospitalean artatu behar izan zuten.

Larunbateko 04:00ak aldera abisua jaso zuen Poliziak Bilboko Areatzan eraso bat gertatzen ari zela jakinaraziz. Bertara joan zen patruilak emakume bat ikusi zuen lurrean. Haren bikoteak eta inguruan zeuden lekukoek kontatu zienez, eraso egin zieten sei pertsonak lapurreta egin asmoz, emakumea lurrera bota zuten eta ostikoak zein kolpeak eman zizkioten poltsa lapurtzeko. Horren ostean, Alde Zaharrera ihes egin zuten.

Ertzaintzak Harategizar kalean topatu zituen usteko hiru erasotzaile eta Atxuri kalean beste hiruak. Atxilotu egin zituzten eta horietako bati 9 zentimetroko labana topatu zioten zapatila barruan.

Hiru adin txikikoak libre daude, Fiskaltzaren aurrean deklaratzeko zain, eta gainontzeko hiruak atzo arratsaldean Epaitegien esku utzi zituzten.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilbo Delituak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Zazpikaleak Bilbo