Gizartea -

Emakumeen aurkako indarkeria

Gizonezko bat atxilotu dute Gasteizen emaztea jotzeagatik

Herritar batek Ertzaintzari hots egin dio Gasteizko Aranbizkarra auzoan, kalean, gizon bat haurdun zegoen emaztea jotzen ari zela esateko.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ertzaintzak 39 urteko gizonezko bat atxilotu du gaur, Gazteizen, ustez haurdun zegoen emaztea kalean jotzeagatik, Herrizaingo sailak adierazi duenaren arabera.

Gaur, goizaldean, atxilotu dute gizonezkoa herritar batek Ertzaintzari Gasteizko Aranbizkarra auzoan, kalean, gizon bat haurdun zegoen emaztea jotzen ari zela esateko hots egin ostean.

Herritarren segurtasuneko patruila bat bertaratu da eta bikotea beran topatu du. Emakumearen haurdunaldia oso aurreratua zuela ikusi dute agenteek. Dirudienez, senarrak hatz-koskorretan urradurak zituen eta, ustez, hainbat ukabilkada eman zizkion.

Emakumea oso urduri zegoen eta ospitalera eraman dute. Agenteek ustezko erasotzailea atxilotu dute eta emakumeen aurkako indarkeria delitua leporatu diote.

Emakumeen indarkeriaren aurkako telefonoa 016

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea