Gizartea -

atzerriko iheslariak

1.600 pertsonak eskatu zuten iaz asiloa EAEn

Venezuelarrak izan ziren berriro babes eskatzaile nagusiak, Euskadiko Errefuxiatuen Laguntzarako Batzordearen arabera.

Atzerriko iheslariei babesa, EAEn. Argazkia: EFE
Erdialdeko Amerikako migratzaileak, Mexikon
Atzerriko iheslariei babesa, EAEn. Argazkia: EFE

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

1.595 pertsonak eskatu zuten 2018an asiloa EAEn, Espainiako Barne Ministerioaren datuen arabera, eta Euskadiko Errefuxiatuen Laguntzarako Batzordeak gaur (asteartea) jakitera eman duenez.

Datuak lurraldez lurralde aztertuz gero, Bizkaian 973 babes eskaera egin ziren; Araban, 385; eta Gipuzkoan, 237.

1.595 eskaera jaso arren, 974 laguni (% 61) eman zien laguntza eta aholkua Euskadiko Errefuxiatuen Laguntzarako Batzordeak: 478 emakumeri eta 496 gizoni.

Venezuelakoak izan ziren berriro babes eskatzaile nagusiak, eskari guztien % 34 venezuelarrek egin baitzituzten. Kolonbiakoak (% 8) eta Honduraskoek (% 4,7) daude asilo eskatzaileen artean hurrengo, sailkapen horretan.

Patricia Barcena Euskadiko Errefuxiatuen Laguntzarako Batzordeko zuzendariaren esanetan, "iheslariei babesa ematen dieten Europako herri erreferenteetatik urrun gaude oraindik".

Hala ere, "azken lau urteotan atzerriko iheslarien eskariak oso erritmo handian hazi dira. Gelditzeko etorri diren pertsonak dira; auzo, herri eta hirietan elkarrekin bizi garenak", esan du Barcenak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Migrazioa Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Venezuela Kolonbia Errefuxiatuak Honduras azken ordukoa