Gizartea -

Hondarribiko aireportua

Euroganberak aireportua handitzeko asmoari buruzko informazioa nahi du

Europako Parlamentuak aireportuko pista handitzeko egitasmoari buruzko informazio gehiago eskatu die Hondarribiko Udalari, Eusko Jaurlaritzari eta AENAri.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Daniel Hegoburu Euskal Herriko Berdeetako parlamentariak proiektuaren aurka egin eta 20.000 sinadura inguru aurkeztu ditu Europako Parlamentuaren egoitzan. Hegoburuk hamar kilometroko eremuan bi aireportu (Hondarribikoa eta Biarritzekoa) egotea salatu du, eta “eskualdeko berotegi-efektuak dakarren kutsadura” kontuan hartu behar dela adierazi du.“Hegaldi merkeen konpainiek urtean milioi bat bidaiariri zerbitzua emanez ateratzen dute etekina”, esan du Hegoburuk. Eskaera idatzian, Hondarribiko aireportua handitzeko plana aurrera ez ateratzea eskatu dio Europako Parlamentuari, “Txingudiko badian eta Bidasoako estuarioan eragina izango duelako”.Europako Batzordeak erantzunean azaldu duenez, agintariek egitasmoari buruzko erabakirik hartu ez dutenez, ezin dute ebatzi Europako legedia betetzen ote duen. Willy Meyer Europako Batzordeko kideak eskaera zabalik uztea erabaki du, eta aferaren inguruko informazioa izan lezaketen agintari guztiei eskutitzak bidali dizkie, informazio gehiago eman dezaten.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea