Gizartea -
TRAFIKO ISTRIPUA
Zirkulazioa lehengoratu dute A-8an, Muskizen, lau ibilgailuk talka egin ondoren
Ezbeharraren ondorioz, bi errei itxi dituzte Bilborako noranzkoan. Dena den, ez da inor zauritu.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Lau ibilgailuren arteko istripua izan da A-8 autobidean, Muskizen, eta lau kilometrorainoko auto-ilarak sortu dira Bilborako noranzkoan, Eusko Jaurlaritzaren Trafiko Zuzendaritzak jakinarazi duenez.
Ezbeharra 07:40 aldera gertatu da. Dena den, ez da inor zauritu.
Talkaren ondorioz, bi errei itxi behar izan dituzte eta lau kilometrorainoko auto-ilarak sortu dira.
Istripua izan duten ibilgailuak 08:20 aldera erretiratu dituzte, baina zirkulazioak 09:45 aldera berreskuratu du ohiko joan-etorria.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea