Gizartea -
LAPURRETA
Zumarragako Ospitaleko kutxazain automatikoa oso-osorik eraman dute
Lapurrek sarrera nagusiko pertsiana behartu dute barrura sartu eta Kutxabanken kutxazain automatikoa eramateko. Lapurrek ihes egin dute eta Ertzaintzak ikerketa abiatu du.
eitb.eus
Lapurreta ikusgarria gertatu da bart Zumarragako Ospitalean. Lapurrek osasun zentroan dagoen Kutxabanken kutxazain automatikoa oso-osorik eraman dute, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak eitb.eus-i baieztatu dionez. Oraingoz ez dute inor atxilotu.
Zumarragako Ospitaleko segurtasun zaindariak 03:00etan eman du lapurretaren berri. Lapurrek sarrera nagusiko pertsiana behartu dute eta barrura sartu dira. Gauetan sarrera nagusi hori itxita egon ohi da.
Ordu batzuk geroago, kutxazain automatikoa Legazpi eta Antzuola arteko pista batean agertu da.
Lapurretaren ostean, egileek ihes egin dute.
Ertzaintzak ikerketa abiatu du gertaturikoa argitu eta lapurrak identifikatu eta atxilotzeko.