Gizartea -

Trafikoa

Zirkulazioa normaltasuna berreskuratzen ari da Barazarren eta Zuian

Bi istripuren ondorioz, trafikoa etenda egon da bi lekuetan; N-240 eta N-622 errepideetan hain zuzen.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Barazarren eta Zuian, Araban, izandako zirkulazio arazoak konpontzen ari dira. Barazarren, kamioi batek eta auto batek talda egin dute N-240 errepidean, Zeanuri inguruan, eta errepidea itxita dago 09:00etatik, Herrizaingo Sailak jakitera emandakoaren arabera.Istripuaren ondorioz, bi pertsona zauritu dira. Errepudea 11:30ean zabaldu dute.Pixka bat beranduago, N-622 errepidean, Zuia inguruan, errei bat zabaldu dute Gasteizerako noranzkoan. Hemen ere errepidea itxi egin behar izan dute istripu baten ondorioz, 10:30ak aldera.Istripu horretan, kamioi batek eta furgoneta batek elkar jo dute eta furgonetako gidaria zauritu egin da. Zirkulazioa Murgiatik bideratu dute, kolpatutako ibilgailuak kendu eta errepidea garbitu ondoren errei bat zabaltzea lortu duten arte.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea